FAQak eta salmenta-baldintzak

Eskaerak eta erosketak

Nola egin dezaket eskaera bat?

Zure arrain- edo itsaski-produktu gustukoenak aukeratu, saskira gehitu eta erosketa osatu checkout-aren urratsei jarraituz. Ez duzu konturik sortu behar, baina gomendatzen dizugu segimendua egiteko eta eskaerak erraz errepikatzeko.

Eskaera berretsi ondoren, alda dezaket?

Bai, baldin eta oraindik prestatu eta bidali ez bada. Idatzi lehenbailehen helbidera freskue@freskue.eus zure eskaera-zenbakia adieraziz, eta ahal dugun guztia egingo dugu zuri laguntzeko.

Ba al dago gutxieneko eskaerarik?

Bai, gutxieneko eskaera 30 € + garraio-kostuak da, hoztutako garraioa freskotasun-baldintza optimoetan bermatzeko.


Bidalketak eta entregak

Non egiten dituzue entregak?

Gaur egun, Penintsula osoan egiten ditugu entregak. Ez ditugu Balearretara, Kanarietara, Ceutara edo Melillara bidaltzen, produktu galkorrak direlako.

Zenbat denbora behar du nire eskaerak?

Los pedidos hechos antes de las 20:00h (de lunes a miércoles) se preparan al día siguiente laborable y se envían la mañana siguiente, llegando en un máximo de 48h. Los pedidos del jueves y fin de semana (viernes, sábado y domingo) se entregarán el martes siguiente.

Eskaera ostegun, ostiral edo asteburuan egiten baduzu, hurrengo asteartean jasoko duzu. Izan ere, gure partner logistikoak (SEUR) ez du larunbat eta igandeetan lan egiten, eta, beraz, zure produktuen freskotasuna galduko litzateke. 

Nola bidaltzen da produktua? Freskotasuna ziurtatuta dago?

Izotzezko kutxa isotermikoak erabiltzen ditugu gelean, eta hotzean espezializatutako garraioa, produktuak zure aterainoko tenperaturarik egokiena izan dezan.

Bertako hornitzaileekin egiten dugu lan, Zuzenekin, esaterako. Kalitate goreneko produktuak eta baldintzarik onenetan eskaintzen dizkigute. Gainera, kontu handiz gainbegiratzen dugu hotz-kate osoa, tenperatura kontrolatua behar duten produktuen garraio seguruena ziurtatuz. Entrega lehentasunezko zerbitzuen bidez bermatzen dugu, hala nola SEUR FRÍO.

Entrega eguna aukeratu dezaket?

Oraingoz ez, baina aukera hori etorkizunean txertatuko dugu. 


Freskotasuna eta kontserbazioa

Arraina fresko ala izoztuta iristen da?

Gure produktuak freskoak bidaltzen dira, zuzenean lonjatik, espresuki izoztuak direla esaten ez bada (adibidez, izokin-burgerra)

Nola gorde behar dut produktua jasotzen dudanean?

Gorde arraina edo itsaskiak hozkailuan, eta kontsumitu 24-48 orduko epean. Laster kontsumitu behar ez baduzu, berehala izoztu dezakezu bere kalitatea mantentzeko. Arrandegian erositako arrainarekin egingo zenukeen bezalaxe. 


Harpidetzak

Zer da FRESKUE harpidetza?

Oraingoz, aukera hori ez dago erabilgarri, baina laster egongo da erabilgarri. Zerbitzu honek aukera emango dizu arrain eta itsaski freskoak etxean automatikoki jasotzeko, aukeratzen duzun maiztasunaren arabera (astean behin, hamabostean behin edo hilean behin).


Itzulketak

Gustura ez banago, produktu bat itzul dezaket?

Produktu galkorrak direnez, ez dugu itzulketarik onartuko, eskaera egoera txarrean, kaltetuta edo oker iritsi ez bada.
Kasu horretan, jar zaitez gurekin harremanetan jaso eta gehienez ere 24 orduko epean, argazkiak erantsita.

Zer egin behar dut nire eskaera egoera txarrean iristen bada?

Egin produktuaren eta enbalajearen argazkiak eta bidali freskue@freskue.com helbidera zure eskaera-zenbakiarekin batera. Kasua aztertuko dugu, eta, hala badagokio, diru-itzulketa edo birbidalketa bat egingo dugu.


Bezeroarentzako arreta

Nola jar naiteke harremanetan FRESKUErekin?

Puedes escribirnos a freskue@freskue.eus, nuestro equipo responderá lo antes posible.

Telefono bidezko arreta eskaintzen duzue?

Bai,  687 611 121 telefonora deitu diezagukezu, bezeroaren arretarako ordutegian:
Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.

Denda fisikorik baduzue?

Ez dugu jendearentzako denda zabalik. Salmenta osoa online egiten da, itsasotik etxera zuzenean banatzeko kate bat bermatzeko. Gure produktu guztia Zuzenen erosten eta prestatzen dugu, Gipuzkoan arrain freskoan espezializatutako lonjan. 

Lonjatik zure mahaira

Kontaktua
icono emailfreskue@freskue.eus
icono telefono+687 611 121
Carrito de compra
Scroll al inicio