
Gure historia
Arrain freskoa jateak errazagoa eta eskuragarriagoa izan beharko lukeela uste dugu Freskuen. Gure helburua erraza da: itsasoa zure mahaira eramatea, produktu freskoekin, garbiekin eta prezio onean.
Etxe bakoitzak arrain freskoaren zaporea eta onurak gutxienez astean behin gozatu ahal izatea nahi dugu.
Horregatik, erosteko modu eroso, hurbil eta zintzoagoa sortu dugu: Web erraz eta bisual bat, non erraz aurkituko duzun zure arrain ezin hobea, eta gure taldeak prestatuta eramango dizu etxeko atarira, sukaldatzeko prest.
Freskuen ez dugu arraina bakarrik saltzen. Hobeto jaten, hobeto bizitzen eta gehiago gozatzen laguntzen dizugu.
Izan ere, uste dugu arrain freskoa jaten den etxea osasungarriagoa eta zoriontsuagoa dela.
Freskue Productos Frescos S.L. arrainetan eta gourmet produktu freskoetan espezializatutako bi euskal enpresen bat-egitea da: ZUZEN ARRAINAK eta ELKANO GOURMET.
Lurrarekin, kalitatearekin eta zerbitzuaren bikaintasunarekin konprometitutako bi enpresa.
Zuzen Arrainak kalitatearen berme gorenenak ditu, hala nola IFS ziurtagiria.

Freskue
Itsasotik zure mahaira, erraza eta merkeagoa