Itsas txirla fina (1kg inguru)

Prezioa: 98,15 € (BEZa barne)

98,15 €/kg

- +

Deskribapena

Itsas firla fina zapore delikatuagoko eta dotoreagoko moluskua da, oso preziatua gourmet sukaldean. Askotan kontsumitzen da naturalean, marinelean edo haren ehundura eta zapore findua errespetatzen duten prestakinetan. Funtsezko mineralak ematen ditu, hala nola burdina eta kaltzioa, eta elikagai osasungarria eta bikaina da.

Errezeta

TXIRLA FIN MARINELAK PERREXIL, LIMOI ETA AZAFRAI SALTSA BERDEAN

2 pertsonentzat

OSAGAIAK

  • Kilo bat txirla fin
  • Tipula txiki bat
  • Porru txiki bat
  • 100 ml arrain-salda
  • 80 ml ardo txuri
  • Irin koilaratxo bat
  • Azafrai-hari batzuk.
  • Limoi bat
  • Perrexil fresko sorta bat
  • 40 ml oliba-olio birjina estra
  • Gatza
  • Pipermin beltza

PRESTAKETA

1. Txirlak garbitu
Jarri txirlak ur hotz eta gatz askoko ontzi batean, ordubetez edo bi orduz, hondarra kanpora dezaten. Ondoren, garbitu hainbat aldiz txorrotako uraren azpian.

2. Saltsaren oinarria prestatu
Txikitu tipula eta porrua oso fin. Berotu oliba-olioa kazola zabal batean, eta frijitu su ertainean 5-6 minutuz, oso samur geratu arte.

3. Saltsa pixka bat loditu
Gehitu irina eta nahastu minutu batez gutxi gorabehera, egosi dadin. Gehitu arrain-salda pixkanaka, nahasten jarraituz, pikorrik sor ez dadin.

4. Azafraia gehitu
Gehitu aurrez salda bero koilarakada batean hidratatutako azafrai-hariak. Gehitu ardo zuria ere, eta utzi 2-3 minutuz murrizten.

5. Txirlak sukaldatu
Gehitu txirlak kazolara, estali eta egosi su ertain-altuan 3-4 minutuz, ireki eta beren zukuak saltsan askatu arte.

6. Saltsa berdea prestatu
Kendu itxita dauden txirlak. Gehitu perrexil fresko xehatu ugari, eta nahasi saltsa gozo-gozo, zapore guztiak integratzeko.

7. Limoi puntua heman
Bota limoiaren azala pixka bat lapikoan, eta bota zuku-tanta batzuk. Azidotasunak freskotasuna ekarriko du eta saltsaren intentsitatea orekatuko du.

8. Bukatu eta zerbitzatu
Txirlak berehala zerbitzatu plater sakonetan, azafrai eta perrexil saltsa berdearekin estaliz. Amaitzeko, perrexil freskoa eta limoi-arraspadura pixka bat gehiago.

Iritziak (0)

Iritziak

Oraindik ez da iritzirik jaso.

Izan zaitez lehena "Almeja fina marinera (1kg aprox.)"-ri buruzko iritzia ematen

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Lonjatik zure mahaira

Kontaktua
icono emailfreskue@freskue.eus
icono telefono+687 611 121
Carrito de compra
Almeja finaItsas txirla fina (1kg inguru)
Prezioa: 98,15 € (BEZa barne)

98,15 €/kg

- +
Scroll al inicio