Erreboilo basatia haragi sendoko arrain zaporetsua da, goi sukaldaritzako jakitzat hartzen dena. Zapore biziak eta testura sendoak aukera ezin hobea egiten dute labean edo txingarretan egiteko. Proteina, bitamina eta mineral ugari ditu, arrain osasungarria da eta presentzia gastronomiko handia du.
Erreboiloa (1,6kg inguru)
Prezioa: 73,10 € (BEZa barne)
45,69 €/kg
Deskribapena
Errezeta
ERREBOILOA LABEAN, BARAZKIEKIN ETA LIMOI-SALTSAREKIN
3-4 pertsonentzat
OSAGAIAK
- 1,6 kg-ko erreboilo garbi bat
- 2 patata handi
- Tipula bat
- Piper gorri bat
- Piper berde bat
- 2 tomate eldu
- 3 baratxuri-ale, xerratuta
- Baso erdi, ardo txuri
- Limoi bat
- Oliba-olio birjina estra
- Gatza
- Pipermin beltza
- Piperrauts gozo koilaratxo bat
- Perrexil freskoa
- Ezka-hosto batzuk.

PRESTAKETA
1. Oinarria prestatu
Moztu patatak xerra meheetan eta tipula juliana eran. Jarri labeko ontzi batean, zerrendatan moztutako piperrekin batera. Gehitu gatza, piperbeltza, piperrauts pixka bat eta oliba-olio zorrotada on bat. Labean eduki 190 ºC-tan 25-30 minutuz, patatak samurtzen hasi arte.
2. Erreboiloa gehitu
Egin ebaki txiki batzuk erreboiloaren goiko aldean, eta sartu limoi-xerra mehe batzuk ebakietan. Jarri arraina barazkien gainean, eta gehitu zatitan moztutako tomateak, pixka bat zanpatutako baratxuriak eta ardo zuria. Bota oliba-olio pixka bat gehiago gainetik.
3. Laberatu
Sartu berriro labean, 200 ºC-tan, 20-25 minutuz. 1,6 kg-ko erreboilo bat ondo egina baina mamitsu geratu behar da. Egosten ari den bitartean, bere zukuekin busti dezakezu behin edo bitan.
4. Bukatu
Prest dagoenean, atera labetik eta utzi 3-4 minutuz pausatzen. Gehitu perrexil fresko txikitua, limoi-zorrotadatxo bat eta erretiluko zuku pixka bat gainetik.
Iritziak (0)
Antzeko produktuak
-
Abakando nazionala (0,95kg inguru)
Prezioa: 61,10 € (BEZa barne) -
20/30 otarrainxka basatia (1kg inguru)
Prezioa: 34,70 € (BEZa barne) -
Ganba plantxan (1kg inguru)
Prezioa: 62,60 € (BEZa barne)












Iritziak
Oraindik ez da iritzirik jaso.